Azken soinuak

Entzun zuzenean

Azken berriak

gehiago
  • SPK argazki festibala

    2025-08-27 - Tokiko gaiak

    2.edizioa izanen da aurtengoa. Larunbatean hasiko da festibala Donibane Garaziko herriko etxeko plazan. Irailan zehar hitzordu andanabat izanen dira horien aipatzen digu elkarteko kide den Isabelle Brivet

    Irakurri gehiago
  • Katedra pilotazalen kinela

    2025-08-27 - Tokiko gaiak

    Pilota segitu, lagunen artean desafiatuz. Katedra aplikazio berri bat dugu, 3 nafaratar gazte eta pilotarik sortua. momentuz ezker paretako txapelketa nagusiko partiduetaz apostuak egiten ahal dituzue. Haritz Jamar kudeatzailetako batak argitasun guziak ekartzen dizkigu.

    Irakurri gehiago
  • Munoa ikastola 10 urte

    2025-08-25 - Tokiko gaiak

    Irailaren 6an kirola eta besta uztartuz ospatuko ditu Azkaraten kokatua den Munoa ikastolak 10 urte. Aintzin igande honetan pelota partidak ere izanen dira Anauzeko plazan 11etan Niang Etchegoin / Etcheverria St Paul

    Irakurri gehiago
  • D Garazi Hendaia lasterka desafioa

    2025-08-22 - Tokiko gaiak

    100km! 5000 desnibel positibo! GR10aren bidetik eginen duen desafioa da, Damien ST Martin lasterkariak. Agorrilaren 24an D Garazi hendaia eginez, hitzordua goizeko 5etan Herriko etxe aitzinean. Sortzez hendaiarra dugu korrikalari gaztea, Baigorrin bizi denetik amesten du sortherrira lasteka joatea. Desafio pertxonal honeri elkartasun kutxua sartu dio irabaziak Peio 7 elkartearen alde izanen baitira, azken honek kirolean bat bateko eriotzari prebentzio eta ikerketa lanak eramaiten ditu liryc egiturarekin betan. Zuek ere mendira hurbiltzen ahalko zirezte eta sustengatu lasterkaria hendaian bukatzea besta bat izanen da GR10hatapen edo amaiera punduan.

    Irakurri gehiago
  • Santos Beloki itzali da

    2025-08-06 - Tokiko gaiak

    Santos Beloki apaiza zendu zen 2025eko agorrilaren 6an, Bermeon. Ezkurran sortu zen Nafarroa Garaian, 1936an, eta 25 urtez bizi izan zen Donapaleun. Bere pasaiak azkar markatu du ipar Euskal Herriko bertsolaritza, bertzeak bertze, Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetako bat izan baitzen. Ipar Euskal Herriko lehen bertso eskoletan ere irakasle izan zen, Donibane Garaziko ikastolan, 1984an, eta Hazparnen eta Maulen, ondotik. Elkarteko zuzendaritzako kide ere izan zen 1987tik 1990era arte. Irakasle izateaz gain, gai jartzaile ere aritu zen, bai eta epaile lanetan ere, Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta Lapurdiko Bertsolari Sariketan. Bertso idatziak ere sortu zituen. Bermeon hil da, 89 urte zituen.

    Irakurri gehiago